Project Information (EUS)

TRACKTION proiektua Valnalón erakundeak koordinatu eta Erasmus + programak ko-finantziatzen du. Lanbide Heziketako ikasketak burutu dituzten ikasleen jarraipen protokoloen hobekuntza du helburu. Jarraipen edo segimenduaz ari garenean honetaz ari gara: LHko zentroetatik eta ikuspegi sistematiko batetik ikaskuntza prozesuaren garapena, eskuratutako gaitasun eta trebetasunak, pertzepzioak, enplegurako bideak, autoenplegua edo formakuntza gehigarriari buruz informazioa jasoko duen sistema eta erregistroaz.
LHko tituluduen jarraipena sistema zabalago baten barne kokatzen da, honako betekizunekin:

  1. LHko zentroetan “ikasle ohien” kultura sortu edo indartu, beti ere kontutan hartuta “tituludunekin komunikatzeko gaitasuna beharrezko aurre baldintza dela geroko jarraipen egokia egiteko.”
  2. Lan merkatuan txertatzeari eta progresioari buruz LHko tituludunen ibilbide akademiko-profesionalen inguruan, beste ikasketa batzuei buruz eta lortutako gaitasunen garrantziari buruzko perzepzioaren inguruko informazioa jasotzea.
  3. Ebidentzietan oinarritutako informazioa aztertu eta erabili erabaki instituzionalak hartzeko. Jarraipenak LHko zentroei ahalbidetzen die ikasketa programen impaktoa ulertzeko eta lan merkatuarentzako duen garrantzia ulertzeko.

Helburu Orokorra

  • LHko tituludunen ibilbide akademiko-prefesionalak aztertu eta lan munduan txertaketa lortzeko jasotako formakuntzaren garrantzia nabarmendu.

Helburu Zehatzak

  • Zentro edo ikastetxeen LHko tituludunen jarraipen protokoloak hobetu.
  • LHko zentroen formakuntza eskaintza hobetzeko helburuarekin, jarraipenaren emaitzak aztertzeko eta erabiltzeko zentroen gaitasuna handitu.
  • LHko zentroek ikasle ohiekin kontaktua, lotura eta implikazioa indartu.

Bazkide parte hartzaileen kopurua eta profila

TRACKTION nazioarteko proiektua da eta bertan sei herrialdeetako erakundek parte hartzen dute: Espainia eta Euskal Herria (2), Estonia, Italia, Herbeherak eta Erresuma Batua. Esperientziaren ikuspegitik aztertuta, lankidetza estrategiko honek LHko 3 zentro barnebiltzen ditu (Alfa College, PKHK eta Cometa Formazione), eskualde mailako bi erakunde bitartekari (Valnalon eta Tknika) eta ikerketa profileko erakunde bat (Education & Employers).

Ekintzen deskribapena

Proiektuak tituludunen jarraipenari eta ikasle ohiekin harremanari helduko dio honako faktoreak kontutan hartuta:

  1. Testuinguruaren baldintzak (sistemaren mailaren betebeharrak eskualde mailan, nazionalean eta europearrean)
  2. Dimentsio kontzeptualak (enplegagarritasuna, eskolatik lanerako transizioak, enplegua eta empresa espiritua)
  3. Aspektu praktikoak (gaur egun erabiltzen diren metodologiak eta neurriak)
  4. Kalitatea (tituluduen iritzia jasotzeko sistema optimizatu Lanbide Heziketaren eskaintza formatiboa hobetzeko helburuarekin)

Output del progetto

Proiektuak bi produktu egiaztagarri sortuko ditu:

  • Hobetutako LHko tituludunen jarraipen protokoloa (O1)
  • Gida praktiko bat: “LHko zentroetatik ikasle ohiekin harremana estutzea” (O2)

Lan Plangintza

2017-2018 Kurtsoa. LHko tituludunen jarraipen protokoloak.
Bazkideen artean inkesta bat banatuko da gaur egun erabiltzen diren ekimenak eta tresnak, oztopoak eta etorkizuneko erronkak biltzeko. Diagnostiko honen emaitzak 2018ko uztailean aurkeztuko dira. Aldi berean, inpaktoaren ebaluazio markoa zehazten hasiko da eta eragina ebaluatzeko esparrua zehaztu eta datuen bilketa protokoloaren garapenaren aurretik betekizunak identifikatu egingo dira.

2018-2019 Kurtsoa. LHko zentroetan ikasle ohiekin harremanak.
Protokoloaren lehen bertsioa 2018ko irailean prest egongo da. LHko zentro parte hartzaileek plan bat definituko dute ikasle ohiei zuzendutako zerbitzuak eta harremanak hobetzeko. LHko zentroek graduondokoen lagin bat hautatuko dute Protokoloaren (O1) lehenengo proba pilotua bi momento ezberdinetan egiteko (adib.: graduatu eta 2 eta 6 hilabete ondoren).

2019-2020 Kurtsoa. Ebidentzietan oinarrituta erabakiak hartzeko jarraipen datuak aztertu.
LHko zentroek protokoloaren pilotatze berria egingo dute. Erabiltzaileen pertzepzioaren datu kuantitatiboak eta kualitatiboak bildu eta aztertu egingo dira. Itxiera ekitaldian Protokoloaren (O1) eta Gida Praktikoaren (O2) azken bertsioak, ondorioak eta gomendioak aurkeztuko dira. Informazio hori guztia proiektuaren webgunean egongo da eskuragarri, eta eskualde mailako hedapen egun batzuetan aditzera emango da.

 

Subscribe

Subscribe to receive the latest news! By subscribing you agree to our Privacy policy